ezagutu eta gozatu, visit and enjoy, ikus eta ikas ezazu Madril

Ezagutu eta gozatu !
Visit and enjoy !
Ikus eta ikas ezazu Madril !

miércoles, 15 de junio de 2011

Oporrak hartu aurretik, itxiko dugu bloga

Uste baino lehen batzuentzat, oso astiro eta trakets besteentzat, iritsi zaigu ikasturte amaiera.
Egin dezagun ba DBHko 2. maila honen azken balorazioa.

jueves, 12 de mayo de 2011

Zelan Madriletik?

Azkenik, joan, bisitatu, gozatu, ezagutu, ibili, erosi, montatu, jostatu ...eta bai, pozik itzuli ere.
Aukeratu eta deskribatu bertan bizi izan dituzun hiru momenturik gozoenak, historikoenak, gustukoenak.

jueves, 14 de abril de 2011

Hasi gaitezen ba maletak egiten!

Arropa eta norberaren artikulu pertsonalak aparte, sartu beharko ditugu baita ere gure maletan jarrera onari dagozkionak. Zer moduz umorea eta portaera oneko konpromisoa? Hainbeste lagun batera eta bestera ibiltzeak beharrezko eta ezinbesteko bihurtzen du disziplina. Bai, autobusean, bai hotelean, museoetan, hiri handi bateko kaleetan, Warnerko parkean, bestelako azalpenetan...
Egunaren atzetik gaua dator. Eta gauetan gehienok lo egin nahi izaten dugu, hurrengo goizean puntualtasuna eskatzen digutenean.

jueves, 7 de abril de 2011

ZER DERITZOZUE JASONEK EZANDAKOARI BURUZ

NIK UZTE DUT BERAK EZ DUELA EZER EZAN BEHAR HONERI BURUZ, ZEOZER EZAN BEHAR DUTENAK DIRA IÑIGO, TXEMA, PACO, EDO ANGEL ALMARAZ ZUZENDARIA.

Azkenik, bagoazela dirudi !

Hainbeste lan, hainbeste tortilla, hainbeste burukomin eta buruhauste... Baina honek guztiak izango du saria. Badakigu hasieran aste osorako bidaia programatu genuela, ondoren bidaiarik gabe geratzeko arriskua (dirua, notak, jarrera...), baina azkenik hiru egunekoa bada ere, poztasuna nagusi. Nola bizi dituzu joan aurretiko momentu esanguratsu hauek?

jueves, 17 de marzo de 2011

Madrilen inguruan dakiguna dakigula ...

Luze ari gara hizketan azken bolada honetan . Madril gora ta Madril behera. Baina, zenbat eta zer dakigu Espainiako hiriburuaz? Batzuk egon zarete noizbait. Denok entzun edota ikusi eta ikasi dugu zerbait. Liburuetan, telebistan, interneten, aldizkarietan, filmeetan...